Euskararen Nazioarteko Eguna 2019


Badatorrela!!!

Aurten ere Abenduaren 3an, arratsaldeko 17:30etan, Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, euskararen aldeko danborrada antolatuko dugu Ondarroako AEK, Artelanen eta Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Ondarroako Udalak babesten duen ekintza bat da.

Egun horretan ondarrutar guztiak “Euskarak batzen gaituelako” lelopean euskararen alde danborra jotzera animatzen ditugu. “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez”, Oskorriren “Sautrela” eta Imanol Urbietaren “Behin betiko” danbor hotsean jarriko ditugu.

Tanborradarako entsaioak Azaroaren 27, eta 28 eta Abenduaren 2an izango dira Zaldupe Eskolako aterpean. Bi saio egongo dira 16:30-17:15etara eta 17:15-18:00etara.

Aurreko edizioetako argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero sakatu hemen.

Danborradan izena emateko egin klik hurrengo estekan:

EMAN IZENA TANBORRADAN

Etxetik entsaiatu nahi izan ezkero, hona hemen bideoak. Animo!