Euskararen Nazioarteko Eguna 2022


Badatorrela!!!

Aurten ere Abenduaren 3an, eguerdiko 13:00ean, Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, euskararen aldeko danborrada antolatuko dugu Ondarroako AEK, Euskal Gorrak, Artelanen eta Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Ondarroako Udalak babesten duen ekintza bat da.

Egun horretan ondarrutar guztiak “Euskarak batzen gaituelako” lelopean euskararen alde danborra jotzera animatzen ditugu. “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez”, Oskorriren “Sautrela” eta Imanol Urbietaren “Behin betiko” danbor hotsean jarriko ditugu.

Tanborradarako entsaioak Azaroaren 22, 24, 29an eta abenduaren 1ean izango dira Zaldupe Eskolako aterpean. Bi saio egongo dira 16:15-16:45etara eta 16:45-17:15etara.

Aurreko edizioetako argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero sakatu hemen.

Danborradan izena emateko egin klik hurrengo estekan:

EMAN IZENA TANBORRADAN

Etxetik entsaiatu nahi izan ezkero, hona hemen bideoak. Animo!