Badatorrela!!!
Aurten ere Abenduaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, euskararen aldeko danborrada antolatuko dugu Ondarroako AEK, Artelanen eta Ondarroako Udalaren laguntzarekin. Ondarroako Udalaren babesten duen ekintza bat da.
Egun horretan ondarrutar guztiak “Euskarak batzen gaituelako” lelopean euskararen alde danborra jotzera animatzen ditugu. “Guk euskaraz, zuk zergaitik ez”, Oskorriren “Sautrela” eta Imanol Urbietaren “Behin betiko” danbor hotsean jarriko ditugu.
Tanborradarako entsaioak Azaroaren 28 eta 29, eta Abenduaren 1ean izango dira Zaldupe Eskolako aterpean. Bi saio egongo dira 16:30-17:15etara eta 17:15-18:00etara.
Danborradan izena emateko egin klik hurrengo estekan:
EMAN IZENA TANBORRADAN
Etxetik entsaiatu nahi izan ezkero, hona hemen bideoak. Animo!