Euskararen nazioarteko eguna


2014ko Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna zela eta, euskararen aldeko danborrada jendetsua antolatu genuen Ondarroako Udalaren laguntzarekin eta Ondarroako AEKaren babesarekin.

Herritar guztiei luzatu genien gonbidapena eta 350 pertsona baino gehiagok parte hartu genuen. Itsas Aurre plazan 400dik gora lagun batu ginen gure hizkuntz zaharra omentzeko eta herri euskaldunak ere bagarela aldarrikatzeko. AEKari, Artelani eta udalari gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu ekintza barneratzaile honetan parte hartzearren.

“Euskarak batzen gaituelako” lelopean danbor hotsari “Guk euskaraz, zeuk zergaitik ez” doinua ezarri genion.

Eskerrik asko danoi!