Nortzuk gara?



favicon zaldupe copiaZaldupe eskola publikoko gurasoek osatzen dugun irabazi-asmorik gabeko elkartea da Hondar Ahua guraso elkartea.

Eskola eta familia helburu berbera daukaten bi sistema dira. Guraso eta irakasleok denok nahi dugu pertsona zoriontsu, arduratsu, orekatu eta konpetenteak eraikitzen lagundu, modu integralean: plano afektiboan, kognitiboan, fisikoan eta sozialean.

Ingurumaria honetan, elkartearen helburua gure seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartu eta balore unibertsalen inguruan beraien garapenerako mesedegarri izan daitekeen edozein jarduera elkarrekin antolatzea da. Gure gizarte honetan, gure umeak beraien lotura afektibotik bereizita ordu luzez egon behar dutenez, garrantzitsua da familia eta eskolaren arteko harremana zaintzea; haurraren hobe beharrez lehendabizi, baina baita familiaren eta eskolaren onurarako eta komunitatearen osasunerako ere.

Guraso elkarteak zein eskolak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu.